XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

inoiz zuzeneko salmentarik egin ahal izango da lehiaketen barruan.

2.-Aurreko zenbakian azaldutako merkataritza-lehiaketek azoka izena hartuko dute aldizka egiten direnean, eta erakusketa izena halako tarte jakinik ez dutenean.

3.-Merkataritza-lehiaketen sailkapena araudi bidez zehaztuko da, erakutsi beharreko ondasun eta/edo zerbitzuen jatorriaren eta ezaugarrien arabera.

33. atala. -Merkataritza-lehiaketa ofizialak

1.- Merkataritza-lehiaketak ofizialtzat hartuko dira gai horretan aginpidea duen sailak antolaketa eta ospakizuna bera baimentzen dituenean, araudi bidez zehaztuko diren baldintzak aurretiaz bete badira eta sail horrek urtero egin eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den Euskal Herriko Lehiaketen Egutegi Ofizialean azaltzen badira.

Merkataritza-lehiaketa ofizial hauek irabazi-asmorik gabekoak izango dira.

2.- Azoka ofiziala, erakustazoka ofiziala, azoka ofizial monografikoa, areto ofizial monografikoa edo antzeko izenak, eremuari erreferentziarik egiten ote dioten kontuan izan gabe